Otaegi, Euskal Herriko aizkolari onenaren lehian

Ataria 2018ko urriaren 26a

Euskal Herriko Aizkolari Txapelketaren Lehen Mailako finala jokatuko da igande honetan Iruñeko Labrit pilotalekuan, 12:00etatik aurrera.

Aitzol Atutxa, Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Iñaki Azurmendi, Eneko Otaño eta Joseba Otaegi zizurkildarra ariko dira lehian. Lau kana-erdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko ebaki beharko dituzte sei aizkolariek. 40 minututik gorako lan gogorra aurreikusten da. Atutxa eta Vicente dira faboritoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!