Aurten 80 urte beteko dituztenak omentzeko bazkaria

Ataria 2018ko urriaren 24a

Zizurkilgo Elizpe erretiratuen elkarteak antolatu du bazkaria, azaroaren 18an, Urnietako Oianume jatetxean.

Menuaren prezioa bazkideentzat 32 erukoa izango da, erretiratuen elkarteak hiru euro jarriko baititu bazkide bakoitzeko.

Omenaldi bazkarirako izen emateko egunak, astelehen eta asteazkenetan, 11:00etatik 13:00etara bitartean izaten dira, Elizpe erretiratu elkartean bertan, urriaren 24an hasi eta azaroaren 14ra bitartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!