XXI. Azoka Berezia, Zizurkilen

Irati Saizar Artola 2018ko urriaren 14a

Baserriko produktuak eta artisau postuak izan dira nagusi Zizurkilgo Azoka Berezian. Eguerdian herri bazkaria egin dute Zimiterioan, paella erraldoia jateko aukera izan dute.

Berrikuntzekin etorri da aurtengo azoka eguna. Hiru artisauk beren lanbidearen erakustaldiak eskaini dituzte frontoian. Igor Hercek forjan nola egiten duen lan erakutsi du, Igor Obeso beira lantzen aritu da eta lihoa egiteko prozesua nolakoa den azaldu dute Ttikiola proiektukoek. Bestalde, haurrentzako liho eta buztin tailerrak egin dituzte. Horiez gain, postu ugari jarri dituzte nola herriko ekoizleek, hala kanpokoek Teodoro Hernandorena kalean eta Intxaur frontoian.  

Eguerdian, bazkari herrikoia egin dute Zimiterioan. Paella erraldoia prestatu dute guztientzat, eta etxetik janaria ekartzeko aukera ere izan da. Arratsaldean azokak jarraituko du, eta 18:30ean hasiko den Gipuzkoako Harri Handien txapelketarekin borobilduko dute eguna. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!