Ondorioz, gehiengo sindikalak elkarretaratzea egingo du bihar, 13:00etan, Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. Sindikatuek heriotzaren arrazoiak ikertzea eskatuko dute Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzaile lelopean egingo duten mobilizazioan. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, Euskal Herrian aurten 57 langile hil dira, horietako hiru lehen sektorean. Nekazaritza arrisku handiko sektorea dela nabarmendu du sindikatuak eta gehitu du «jardunaldi luzeak, irregularrak, zarata eta estres termikoa» nagusi izan ohi direla.