Zizurkilgo gizonezko bat hil da uzta biltzeko makina batek harrapatu ostean

Ataria 2018ko urriaren 7a

Atzo eguerdian harrapatu zuen uzta biltzeko makina batek 46 urteko zizurkildarra. Larri zaurituta eraman zuten ospitalera, eta gaur hil da. Antza denez, artoa biltzeko makinarekin ari zen lanean Asteasu eta Zizurkil artean dagoen Ernio Bidea auzoan. Lan istripua, 12:50ean gertatu zen, larunbatean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!