Beste langile bat hil da AHTren obretan, eskualdean hirugarrena

Ataria 2018ko urriaren 2a

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez istripua gaur 18:30ak inguruan gertatu da, Zizurkilen. 30 urteko behargina hormigoi-makina batetik behera erorita hil da.

Abiadura Handiko Trenaren Zizurkilgo tunela eraikitzeko lanetan hil da langilea. Larrialdi zerbitzuetako langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.

Joan den irailaren 22an, beste langile bat hil zen AHTren lanetan, Zornotzan. Eskualdean 2014an hil zen beste langile bat Abiadura Handiko Trenaren lanetan, Asteasun, eta 2011n, Tolosako Aldaba Txiki auzoan.

LAB sindikatuaren arabera, AHTren lanetan hil den zortzigarren langilea da Zizurkilen zendu den 30 urteko gaztea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!