Teodoro Hernandorena XVI. Ipuin lehiaketaren deialdia egin dute

Ataria 2018ko urriaren 2a

Lan bakoitzaren bi kopia entregatu beharko dira azaroaren 20a baino lehen Zizurkilgo udaletxean edo Joxe Arregi plazako udal bulegoetan.

Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek hartu ahal izango dute parte hiru kategorietan banatuta (A maila 6-8 urte artekoena, B maila 9-11 urte artekoena eta E maila 17 urtetik gorakoena). Zizurkilgo Udalak antolatzen du lehiaketa, jendearen artean idazteko zaletasuna sustatzeko.

Gaia librea izango da eta erabili beharreko hizkuntza, euskara. A mailakoek orrialde bateko lana aurkeztu beharko dute, B mailakoek bi orrialdekoa eta E mailakoek gutxienez bost eta gehienez hamabi orrialdekoa. Aurkeztutako izenburuaren alboan egilearen izengoitia eta adina jarri beharko dira eta gutun azal itxi batean egilearen datuak (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina).

Epaimahai aditu batek erabakiko du lan sarituak zein diren eta opariak banatuko ditu lehen eta bigarren lan onenentzat A eta B mailetan. E mailan, berriz, lehen saria eskuratzen duenak 450 euro jasoko ditu eta bigarrenak oparia. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 23an egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!