Bigarren booktrailer lehiaketa jarri du martxan Plazida Otaño liburutegiak

Tolosaldeko Ataria 2018ko urr. 2a, 17:24

Azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak eta Aduna, Alkiza, Asteasu, Larraul, Amasa-Villabona, Zizurkil, Andoain, Irura eta Anoetako ikasle eta ikastetxeek hartu ahal izango dute parte, bakarka edo bestela hiruko taldeetan ikastetxeka.

Booktrailer edo erreseina interaktiboa modu errazean egin daiteke egungo teknologia erabiliz. Bideoa ikusten duenari, liburu hori irakurtzeko gogoa piztea da helburua. Modu askotakoak daude: erabat antzeztuak, bideoa animazioak, musikaz, testuz, nahiz ahotsez lagundutako argazki muntaiak eta abar. Gehienetan, boooktrailerrek liburuan agertzen den materiala erakutsi ohi dute, baina ezinbesteak trailer itxura izan behar dute. Urrats guztiak jarraitzeko bideo tutorial interaktiboa atera du Galtzagorri elkarteak. Era berean, Gaztezulon formakuntza tailer labur bat antolatuko da, booktrailerrak egiteko garaian kontutan izan beharreko hainbat gaiekin.

Gehienez bi minutuko iraupena duten lanak onartuko dira eta lau lagunez osatutako epaimahaiak hautatuko ditu irabazleak. Zizurkilgo kultura saileko kide batek, liburuzainak, ikus-entzunezko aditu batek eta idazte batek hartuko dute parte epaimahaian eta euskararen zuzentasuna eta egokitasuna aintzat hartuko ditu. Ez dituzte akats larriak dituzten lanak sarituko.

Ikastetxeen kategorian hiruko edo lauko taldeetan parte hartu ahal izango da lehiaketan edo bestela banaka. Ikastetxeen kategorian parte hartzen dutenek sariak izango dituzte bi kategorietan banatuta. DBHko lehen eta bigarren mailakoek 150 euroko saria jasoko dute taldekideen artean banatzeko eta beste hainbeste DBHko hirugarren eta laugarren mailakoek. Banakako sari bakarra banatuko da 120 eurokoa.

Lanak Plazida Otaño liburutegian entregatu beharko dira, USB batean edo bestela WeTransfer batean bidali beharko dira zizurkilgoliburutegia@gmail.com helbidera. Azaroaren 30a da booktrailerra aurkezteko azken eguna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!