Sagrario Jauregiberriren Patchwork lanak ikusgai Plazida Otañon

Tolosaldeko Ataria 2018ko urr. 2a, 16:13

Urriaren 1etik 21era bitartean egongo dira lanak ikusgai erakusketa gunean, liburutegiko ordutegian, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 9:30etik 13:30era.

 

Zizurkilgo Sagrario Jauregiberrik Patchwork teknika garatzen daramatzan urteetan, landu dituen teknika desberdinak ikusi ahal izango dira erakusketak. Hainbat eratako lanez gozatzeko aukera dugu: tapizak, mantak, poltsak…

Erakusketaren amaiera aldera, urriaren 20an, artista tailerra eskainiko du Sagrario Jauregiberrik, berarekin patchwork teknikak ikasi nahi dituzten guztientzat. Tailerrean parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman beharko da urriaren 15a baino lehen, Zizurkilgo udal bulegoetan. Adin guztietako pertsonei irekitako tailerra da, baina 12 urtez beherakoek heldu batek lagunduta hartu beharko dute parte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!