'Pausoka, adinak ez du inporta' ekimena, bihar

Ataria 2018ko irailaren 25a

Elizpe erretiratuen elkarteak jakinarazi duenez, irailaren 26an, asteazkenarekin izango da azkenean ekimena.

 

10:30ean elkartuko dira adinekoak eta Uliazpi zentroko kideak Zizurkilgo Joxe Arregi plazan, eta 3 distantzia izango dituzte aukeran, Zizurkildik Asteasura doan bidegorrian. Honako hauek izango dira ibilbideak: Martxetaundi baserriraino, Burrusti baserriraino edo bestela, Asteasuraino.

Ondoren, ekimenean parte hartzen duten guztiek hamaiketakoa izango dute 12:00etan, Zizurkilgo Egarri tabernan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!