Japoniako ipuin-kontaketa tradizionala, euskaraz, Zizurkilen

Ataria 2018ko irailaren 12a

Zizurkilgo Gaztezulok Japoniako Rakugo ipuin tradizionalen emanaldia antolatu du irailaren 17an, astelehenean, arratsaldeko 18:30ean.

Emanaldia Gaztezulon izango bada ere, adin-tarte guztietako ikusleei irekita izango da. Japoniako bertako Hiromi Yoshida aurkezle eta gidari gisa hartuta, Azpeitiko antzerki-eskolako hiru kidek umorerik faltako ez zaion emanaldia eskainiko dute. Japoniarrei buruzko topiko asko bertan behera utziko dituela adierazi dute antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!