Ikastaro eskaintza zabala Zizurkilen

Ataria 2018ko ira. 12a, 09:42

Herrian egindako Patchwork erakusketa bateko irudia

Herriko eragileen eskaintzaz gain, Zizurkilgo udalak 15 ikastaro eskainiko ditu aurtengo ikasturtean. Irailaren 25era bitartean eman ahal izango da izena.

Zabalik dago Zizurkilgo Udalak 2018-2019 ikasturterako antolatu dituen ikastaroetan izena emateko epea. Joxe Arregi plazako udal-bulegoetan eman daiteke izena, hilaren 25a baino lehen, edo, bestela, 943691012 telefono-zenbakian (4. luzapena).

Izena emateko esku-orria bete beharko da, eta ikastaroaren kuota ordaindu, esku-dirutan zein transferentzia bidez. Bi edo ikastaro gehiagotan izena ematen duen pertsonak ordainketa bi epetan egiteko aukera izango du: irailean ikastaro bat eta urtarrilean gainerakoak.

Talde bakoitza sortzeko gutxieneko ikasle kopuru bat beharrezkoa izango da, eta izena emateko ordena kontuan izango da, gehieneko kopurua gaindituz gero. Zizurkildarrek izango dute lehentasuna.

ESKAINTZA

ATXULONDO KULTUR ETXEKO IKASTAROAK

Haurrentzat:

  • GIMNASIA ERRITMIKOA: 2008-2010 urteen artean jaiotako umeentzat, astearte eta ostegunetan, 17:15etik 18:15era. Prezioa: 90 €
  • ARTE TAILERRA. EUSKAL ARTISTAK: Ibarrola, Chillida eta Oteiza. Beraien lanera hurbiltzeko 1'5 orduko tailerra, URRIAREN 27AN, 11:00etatik 12:30era. 2012-2007 urte bitartean jaiotako umeei zuzendua. Prezioa: 6 €.

Helduentzat:

  • PATCHWORK: asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 100 euro.
  • YOGA: astelehen eta asteazkenetan 18:30etik 20:00etara Prezioa: 135 euro.
  • PILATES AURRERATUA: astearte eta ostegunetan, 18:30etik 19:30era. Prezioa: 140 euro.
  • SABEL DANTZA: astelehenetan 19:00etatik 20:30era. Prezioa: 140 euro.
  • FORMAN JAR ZAITEZ: astelehen eta ostiraletan 17:55etik 18:55era. Prezioa: 135 euro.
  • ZUMBA: astearte eta ostegunetan 19:40tik 20:40ra. Prezioa: 135 euro.
  • INGELESEKO MINTZAPRAKTIKA: asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara, Plazida Otaño liburutegian. First maila. 120 €.

Jubilatuentzat: *izen emateak eta prezioak Elizpe jubilatu elkartean.

  • GIMNASIA: astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 11:00etara.
  • JOSKINTZA ETA ESKULANAK: ostegunetan 16:00etatik 18:00etara.
  • YOGA: astearte eta ostegunetan 10:00etatik 11:30era.

IRIARTE KULTUR ETXEKO IKASTAROAK

  • ESKULANAK: ostiraletan 15:00etatik 17:00etara. Prezioa: 100 euro.
  • HELDUENTZAT GIMNASIA: astelehen eta asteazkenetan 11:15ean. Prezioak: jubilatuek 80 euro/ jubilatuak ez direnek 110 euro.
  • MEMORIA TAILERRA: asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara. Prezioa: 100 euro.

BUKALAI DANTZA TALDEA

8 talde osatu dira, eta ikastaroak astelehen, asteazken eta ostegunetan emango dira.

LOATZO MUSIKA ESKOLA

Informazio gehiago 943 69 18 57 telefono zenbakian.

EUSKARA IKASTAROAK

Zizurkil eta Villabonako udalek herrian bertan maila guztietako euskara ikastaroak eskaintzen dituzte: etorri berrientzako AISA ikastaroak, oinarrizko mailako ikastaroak, 1. eta 2. hizkuntza-eskakizuna lortzeko ikastaroak, autoikaskuntza-ikastaroak eta mintzalaguna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!