Guztira 41 bikote atera dira Kros Mistoan, eta jendetza izan da ikusten eta animoak ematen. Krosaren aurretik, haurren txanda izan da. Orain arteko kopuru handienak parte hartu du bertan.
Bihar hasiko dira ofizialki Elbarrenako jaiak txupinazoarekin, baina gaur aurrerapena izan da Zizurkilgo XI. Kros Mistoarekin. Jone Zabaleta eta Pedro Muñoz azkoitiarrak izan dira lehenak, Sara Alonso donostiarra eta Dani El Oikili zizurkildarra bigarren, eta Ane Iturria tolosarra eta Mikel Plazas berastegiarra hirugarren.
Guztira 41 bikote atera dira Kros Mistoan, eta jendetza izan da ikusten eta animoak ematen. Krosaren aurretik, haurren txanda izan da. Orain arteko kopuru handienak parte hartu du bertan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?