Irailaren 25era arte eman daiteke izena ikastaroetan

Tolosaldeko Ataria 2018ko ira. 3a, 11:57

Zizurkilgo Udalak ikastaro eskaintza egin du 2018-2009rako eta matrikula epea zabaldu du irailaren 10etik 25era. Zizurkilgo udal bulegoetan eman beharko da izena, 943 69 10 12 telefonoan (4. luzapenarekin).

Izen ematean, ikastaroaren ordainketa egin beharko da edo udaleko kontu korrontean ordainketa egin izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Izen emateko orria ere bete beharko da.

Talde bakoitza sortzeko gutxieneko ikasle kopuru bat beharrezkoa izango da eta ikastaroetan baja eman nahi duenak idatziz eskatu beharko du urriaren 31a baino lehen.

Ikasturtea urriaren 1ean hasiko da eta ekainaren21ean amaituko. Hona hemen aurtengo eskaintza:

ATXULONDO KULTUR ETXEKO IKASTAROAK

Haurrentzat

Gimnasia artistikoa

2008-2010 urtean jaiotako umeentzat, astearte eta ostegunetan 17:15etik 18:15era. Prezioa: 90 euro.

Arte tailerra: Euskal artistak

Ibarrola, Chillida eta Oteiza. Beraien lanera hurbiltzeko ordu eta erdiko tailerra urriaren 27an 11:00etatik 12:30era. 2012 eta 2007 urte bitartean jaiotako umeei zuzendua. Prezioa: 6 euro.

Helduentzat

Patchwork

Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 100 euro.

Yoga

Astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara Prezioa: 135 euro. ·

Pilates aurreratua

Astearte eta ostegunetan, 18:30etik 19:30era. Prezioa: 140 euro.

Sabel dantza

Astelehenetan, 19:00etatik 20:30era. Prezioa: 140 euro.

Forman jar zaitez

Astelehen eta ostiraletan, 17:55etik 18:55era. Prezioa: 135 euro.

Zumba

Astearte eta ostegunetan, 19:40tik 20:40ra. 135 euro.

Ingeleseko mintzapraktika

Asteazkenetan 18:30etik 20:00etara Plazida Otaño Liburutegian. First maila. 120 euro.

Jubilatuentzat (Izen emateak eta prezioak Elizpe jubilatuen elkartean)

Gimnasia

Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 11:00etara.

Joskintza eta eskulanak

Ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara.

Yoga

Astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 11:30era.

IRIARTE KULTUR ETXEKO IKASTAROAK

Eskulanak

Ostiraletan, 15:00etatik 17:00etara. Prezioa: 100 euro.

Helduentzako gimnasia

Astelehen eta asteazkenetan, 11:15ean. Prezioak: jubilatuek 80 euro/ jubilatuak ez direnek 110 euro.

Memoria tailerra

Asteazkenetan 18:30etik 20:00etara. Prezioa: 100 euro.

BUKALAI DANTZA TALDEA

8 talde osatu dira eta ikastaroak astelehen, asteazken eta ostegunetan emango dira.

LOATZO MUSIKA ESKOLA

Informazio gehiago 943 69 18 57 telefono zenbakian.

ZIOTZA PILOTA ESKOLA

Benjamin, alebin, kadete eta infantilentzat pilota eskola. Neska eta mutilak. Prezioa: 50 euro. Intxaur pilotalekuan, ostegunetan eta Pedro Mari Otaño eskolako pilotalekuan astearteetan.

NESKA, ZATOZ KORRIKA!

Irailaren 14an hasita, ostiraletan 18:30ean emakumeei zuzenduriko entrenamendu gidatuek jarraituko dute, Aitziber Ibarbia kirolariaren eskutik, Otaño ikastetxeko frontoian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!