Zizurkilgo Elbarrenako jaiak 2018

Zizurkilgo Elbarrenako jaiak 2018: egitaraua

Tolosaldeko Ataria 2018ko abu. 31a, 13:44

Datorren asteartean hasiko dira Zizurkilgo Elbarrenako jaiak, Kros Mistoarekin. Txupinazoa asteazken arratsaldean izango da eta festak igandera arte luzatuko dira.

Irailak 4, asteartea

19:00. Zizurkilgo XI. Kros Mistoa neska-mutilez osatutako bikoteentzat. Antolatzailea: Zizurkilgo emakume lasterkarien taldea.
Ondoren. Barrikotea Joxe Arregi plazan.

Irailak 5, asteazkena

19:00. Zumbatokoia, herriko Zumba Taldeak gidatuta.
20:00. Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena, jai batzordean belaunaldi ezberdinetan zehar lan egin duten emakumeei eskainia.
Ondoren. Buruhandiak eta JunDaJo txaranga.
21:30. Herri afaria Atxulondo eta Pasus jatetxeen eskutik. Afariaren ondoren txarangarekin jarraituko dute.
02:00. Karaokea.

Irailak 6, osteguna

11:30. Haurrei eskainitako sukaldaritza tailerra, Ombu guraso elkarteak antolatuta.
17:00. Zirika Zirkus taldearen Txarlestrup antzerki, akrobazia eta dantza ikuskizuna, Aurrera plazan.
Ondoren. Txokolatada.
Jarraian. Buruhandiak Joxe Arregi plazan.
19:30. II. Patata Tortilla Lehiaketa. Lehiaketan egindako tortillak jateko mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan.
22:00. Bertso saioa: Amaia Agirre, Beñat Iguaran, Oihana Iguaran, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.

Irailak 7, ostirala
Gazte Eguna
11:30. Ur eta kolore festa. Haurrak goitik behera busti eta koloreztatzeko jolasak. Kamiseta txuria eramatea komeni da.
14:30. Gazte bazkaria Joxe Arregi plazan.
Ondoren. Gazte jokoak.
18:00. Gaztetxoentxat DJa Azken Portu auzoan.
19:00. Matraka elektrotxaranga herrian zehar.
21:00. Gazte bokata afaria.
22:40. Suzko zezena.
23:00. Kontzertuak: TPR, Skasti, En tol sarmiento.

Irailak 8, larunbata
Mozorro Eguna
11:00. Haur jolasak Ombu guraso elkarteak antolatuta.
14:00. Herri bazkaria.
Jarraian. postre lehiaketa eta bingoa.
18:00. Blusen arteko jolasak.
19:15. Goitibehera jaitsiera, Fraisorotik behera.
20:00-21:30. Laket taldearen dantzaldia.
23:30. Dantzaldiaren jarraipena.
Jarraian. Mozorro Lehiaketa.
Ondoren. DJ Gatxet eta DZ.
08:00. Diana.

Irailak 9, igandea

11:00. Urkamendi Elkarteak eskainitako sardina eta sagardo dastaketa.
12:00. Meza.
12:45. Herriko Bukalai taldearen euskal dantza ikuskizuna.
13:30. Jubilatuen jolasak, Elizpe jubilatu elkarteak antolaturik.
14:30. Jubilatu bazkaria Joxe Arregi plazan.
16:00. X. Joxe Arregi Mus Txapelketa.
16:30. Erraldoi eta buruhandi konpartsa, Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Taldeak antolaturik. Ateri balego irteera Ugareko parketik.

Ogitarteko iluntzea
Afaria plazan bakoitzak bere ogitartekoa eramanda, mahaiak eta aulkiak egongo dira.
20:30. Melokotoi Sariak.
21:30. Tocan2 La Polla musika taldearen emanaldia.
23:00. Melokotoiari agurra.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!