2018/09/01 09:00

I. Zizurkilgo Kotxe eta Moto Klasikoen Topaketa

I. Zizurkilgo Kotxe eta Moto Klasikoen Topaketa
Zizurkil

09:00-10:00. Kotxe eta motoen iritsiera. Kontuan izan behar da ibilgailuek gutxienez 30 urte izan behar dituztela.

10:00-11:30. Motoen igoera kronometratua Fraisorora.

12:30-13:45. Aiztondotik ibilaldia egingo dute ibilgailu klasikoek.

14:30. Bazkaria. Irekia izango da nahi duen guztiarentzat. Txartelak aurretik eskuratu behar dira: Egarri, Txindoki, Atxulondo eta Pasus tabernetan egongo dira salgai eta klasikoakzizurkil@gmail.com helbide elektronikoan ere eman daiteke izena. Helduek 12 euro ordainduko dute eta haurrek, 12 urte arte, 5 euro.

17:00. Kontzertua: Dinbi Danba taldearekin eta DJ rock musika.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!