Zizurkilgo Herriguneko Jaiak 2018

Gazteak nagusitu dira herri kiroletan

Imanol Garcia Landa 2018ko abuztuaren 17a

Hainbat probatan neurtu dituzte indarrak herriko gazteek eta beteranoek. Arratsaldeko tartean Zizurkilgo erraldoi eta buruhandien kalejira ere izan dute festetan.

Giro ederra jarri du herritarren arteko herri kirol saioak. Lokotx biltzen, orga jokoan, ingudea altxatzen, zakua eramaten, lastoa botatzen, txingak eroaten, trontzan, segan eta korrika aritu dira bi txandatan. Ondoren, soka saltoan zeinek lagun gehiago batera jarri aritu dira, eta bukatzeko sokatiran neurtu dituzte indarrak.

Herri kirolak bukatu eta gero herriko erraldoi eta buruhandien txanda izan da, eta plazatik udaletxera bitartean kalejira egin dute. Pare bat dantza ere eskaini dituzte erraldoiek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!