Zizurkilgo Herriguneko Jaiak 2018

Ziba topaketa egin dute Zizurkilen

Imanol Garcia Landa 2018ko abuztuaren 16a

Gaztetxoak ping-pongean ere ibili dira arratsaldez. Idi probetan Aitor Aizpuruak irabazi du.

Arratsaldeko ekitaldietan haur eta gazteek izan dute bere tartea, eta baita ere herri kirolek. Herriko gaztetxoak boladan dagoen zibarekin aritu dira jolasean frontoian, eta ping-pongean aritzeko aukera ere izan dute.

Udaletxearen aurreko probalekuan idi demak izan dira, herrian ohitura denez. Bi mila kiloko harriarekin aritu dira, eta Aitor Aizpurua asteasuarraren idi pareak irabazi du, 54 plaza, 3 zinta eta 1,6 metro eginez. Iñaki Oliden oriotarraren idi pareak 50 plaza eta metro bat egin ditu. Gertu ibili dira Aitor Matxain errenteriarraren idiak, 50 plaza egin baitituzte, baina hirugarren postuarekin konformatu behar izan dute. Euri pixka bat egin badu ere, jende dezente izan da idi probak ikusten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!