Zizurkilgo Herriguneko Jaiak 2018

Zizurkilgo herriguneko (goiko) jaiak 2018: egitaraua

Ataria 2018ko abu. 8a, 10:41

Herriguneko (Zizurkil Goiko) festak, hilaren 14an, 14:00etan hasiko badira ere, goizean goiz egingo den oilasko biltzearekin batera sartuko dira festa giroan herritarrak.

Ohiturak agindu bezala, baserritar jantziarekin joateko eskaera luzatzen du jai batzordeak. Horrez gain, egun bereko herri afarirako txartelak ohiko lekuetan daude salgai, hilaren 12ra bitarte.

Bestetik, azken eguneko mus txapelketarako izen-ematearekin batera, 15 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak. Festei amaiera eman aurretik, Mozorro Gaua ospatuko dute, eta banakako zein taldekako mozorro onenak sarituko dituzte: taldekako saria 10 lagunentzako afaria izango da, eta banakakoan, bi lagunentzako afaria. Gaueko afarirako tiketak ere salgai daude hilaren 16ra bitarte.

ABUZTUAK 14, ASTEARTEA

06:30. Oilasko biltzearen hasiera.
10:00. Mural margoketa plazan, haurrentzat.
14:00. Suziria, jaiei hasiera emateko, Txapel Eguneko Xabier Pellejero txapeldunaren eskutik.
Ondoren. Indarkeria matxistaren aurkako herri argazkia eta oilasko biltzaileen dantzaldia.
18:00. Bike Show Trial erakustaldia: Irene Caminos eta Javi Alonso.
20:30. Zizurkilgo argazki zaharren erakusketaren inaugurazioa, Iriarte kultur etxean.
22:30. Herri afaria plazan.
Ondoren. Iratzar musika taldea.

ABUZTUAK 15, ASTEAZKENA. AMA BIRJIN EGUNA

Egun guztian zehar. Zizurkilgo argazki zaharren erakusketa.
11:00. Meza nagusia.
Jarraian. Erretirodunen hamaiketakoa.
12:30. Txan magoa plazan.
17:30. XIV. Trikiti Txapelketa.
19:00. Falcons de Villafranca giza dorreen ikuskizuna.
23:00. Bertso saioa: Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Miren Amuriza, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze. Gai jartzailea: Igotz Alkorta.
Ondoren. Obaneuke musika taldea.

ABUZTUAK 16, OSTEGUNA.

12:30. Herri kirol erakustaldia. Aizkolariak: Unai Otaegi-Iker Vicente/Joseba Otaegi-Jon Irazu.
Harri-jasotzaileak: Xabier Aranburu Guzta /Jon Unanue Goenatxo III.
17:30. Ziba topaketa frontoi irekian.
18:00. Idi probak plaza berrian.
18:30. Ping pong txapelketa.
Ondoren. Sagardo dastaketa, Izer eta Alabier trikitilariek alaiturik.
22:00. Zimiterioko XVI. pilota txapelketako finalak: Malli memoriala.
3. eta 4. postua eta finalak.

Ondoren. Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.

ABUZTUAK 17, OSTIRALA

12:00. Haurrentzako jolasak.
18:00. Herritarren arteko herri kirol saioa: gazteak eta beteranoak.
Ondoren. Zizurkil eta Añorgako erraldoi eta buruhandien kalejira.
23:00. Zezen suzkoa.
23:30. Eñaut Elorrietaren kontzertua, Intxaur frontoian.
Ondoren. Fan&Go musika taldea.

ABUZTUAK 18, LARUNBATA. HAURREN EGUNA

11:45. Kroserako izen-ematea.
12:00. Krosa.
12:30. Buruhandiak.
Ondoren. Jolasak.
14:00. Bazkaria herriko haurrentzat.
15:30-19:30. Puzgarriak, kart pista eta jolasak.
16:00. XXIX. Mus Txapelketa zentroan.
18:30. Errebal taldearekin dantzaldi gidatua.
21:00. Oilasko afaria.
Ondoren. Trakets musika taldearekin gaupasa.
Mozorro gaua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!