Danena futbol zelaiaren kanpoko paretan egin dute horma irudia. Muralaren bidez kirola, parekidetasuna eta euskara uztartu dituzte.
12-17 urte bitarteko herriko gaztetxoak aritu dira ekimenean parte hartzen eta lauzpabost gaztez osatutako talde bultzatzaileak gidatu ditu lanak. Etorkizunean herriko beste txokoren bat margotzeko prest daude gaztetxoak.