Zizurkilgo gazteek Danena futbol zelaiaren kanpoaldean horma irudia egingo dute

Ataria 2018ko uztailaren 9a

Gaztezulon ibiltzen diren gazteek gaur abiatu dituzte murala margotzeko lanak.

Zizurkilgo Udalak proposatuta, Gaztezuloko gazteek hartuko dute parte mural margotzean aste osoan zehar, Garikoitz C. Murua graffitilariaren gidaritzapean.

Danena futbol zelaiaren kanpoko paretan egingo dute horma irudia. Muralaren bidez kirola, parekidetasuna eta euskara uztartuko dituzte. Ekimen koloretsua izango da eta bertan parte hartzera gonbidatuta daude 12-17 urte bitarteko herriko gaztetxoak. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!