Etxaburua irabazle Sega Txapelketako lehenengo jardunaldian

Irati Saizar Artola 2018ko uztailaren 1a

Zizurkilen jokatu da Euskal Herriko Sega txapelketako lehenengo jardunaldia. Alaitz Imaz hernialdearrak baino 33 kilo gehiago moztu ditu Alatzne Etxaburua zizurkildarrak.

Bigarren jardunaldia uztailaren 15ean jokatuko dute Kortazubin eta gaurko lanak kontuan hartuko dituzte. Alatzne Etxaburua, Alaitz Imaz eta Eli Txertudik hartu dute parte txapelketan eta hogei minutuko saioa egin behar izan dute. Etxaburuak guztira 575,5 kilo belar moztu ditu, Imazek 542,5 kilo eta Txertudik 344,5 kilo. Bi aste barru gertatzen denari begira geratu beharko dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!