Gipuzkoako segalari azkarrenaren txapela jokoan, Zizurkilen

Tolosaldeko Ataria 2018ko eka. 21a, 10:30
'Urki' igandean Zizurkilen izango da, baina ez Asteasun uztailaren 8an. ATARIA

Modu klasikoan, Gipuzkoako Txapelketaren finala uztailaren 8an jokatuko da Asteasuko belardietan.

Gizpukoako Azkartasuneko Sega Txapelketa jokatuko da ekainaren 24ean, igandean, Zizurkilen. 18:30etik aurrera gizon emakumeak ariko dira lehian, txapelaren bila. Gizonezkoetan hamaika segalarik eman dute izena. Horietatik sei eskualdekoak dira. Egin beharreko lana ondorengoa izango da: 100 metro karratuko sail bat moztea. Lau azkarrenek bigarren sail bat moztu beharko dute. Horien artean erabakiko da Gipuzkoako txapelduna.

Emakumeek 50 metro karratuko bi sail moztu beharko dituzte. Bi segalari bakarrik ariko dira lehian: Alatzne Etxaburua zizurkildarra eta Alaitz Imaz hernialdetarra.

GIPUZKOAKO KANPORAKETA

Estilo klasikoan, hau da, nork kilo gehien moztu modalitatean, Gipuzkoako Txapelketa igandean hasi ziren jokatzen. Kanporaketa Urnietan izan zen, eta bertatik lau segalari finalistak atera ziren. Kanporaketa bi multzotan jokatu zen. Lehen multzoan Jokin Etxeberria izan zen kilo gehien moztu zituena, 1.889. Andoni Goikoetxea geratu zen bigarren, 1.759 kilorekin. Hirugarrena Urki izan zen, Goikoetxeak baino 18 kilo gutxiago bilduta. Iazko txapelduna, beraz, aurten ez da finalean egongo.

Bigarren multzoan Julen Gabirondo izan zen belar gehien moztu zuena, 1.518 kilorekin. Igor Esnaola bigarren geratu zen, 1.447rekin.

Lau finalistak, beraz, hauek izango dira: Jokin Etxeberria, Andoni Goikoetxea, Julen Gabirondo eta Igor Esnaola. Finala uztailaren 8an, igandean, Asteasuko Bulano baserriko belardietan jokatuko da.

Kanporaketan segalariak ordu erdiko denboraren barruan aritu baldin baziren, finalean ordubeteko lana egin beharko dute.

GIPUZKOAKO AZKARTASUNEKO SEGA TXAPELKETA

Gizonezkoak

100 metro karratu

Peio Argaia (Zizurkil)

Igor Esnaola

Jokin Etxeberria (Amasa)

Julen Gabirondo

Jokin Garmendia (Baliarrain)

Andoni Goikoetxea (Gaztelu)

Suharri Irazustabarrena

Mikel Lizartza (Tolosa)

Iñigo Mercader

J. M. Ormaetxea 'Urki' (Orendain)

Iban Pardo

Emakumeak

50 metro karratuko bi sail

Alatzne Etxaburua (Zizurkil)

Alaitz Imaz (Hernialde)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!