Zizurkilgo Udalak eta Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena da, eta bere helburua da hilean behin jubilatuak elkartzea, Zizurkildik Asteasu aldera doan bidegorrian oinez ibiltzeko. Hiru distantzia antolatu dira, bakoitzak bere gaitasunen araberako ibilbidea egiteko: Burrusti pareraino; Martxetaundi baserriraino; eta Asteasuraino.
Gero hamaiketakoa egin dute elkarrekin Joxe Arregi plazan.
Hurrengo hitzorduak uztailaren 18an eta irailaren 12an izango dira eta elkarte atarian elkartuko dira horretarako 10:30ean.