Zizurkilen landa-komunitateen historiari buruzko hitzaldia

Ataria 2018ko ekainaren 19a

Ekainaren 20an, asteazkena, 20:00etan Zizurkilgo Iriarte kultur etxean hitzaldia emango du Josu Narbartek.

Josu Narbarte arkeologoa egunotan zundaketak egiten ari da Zizurkilgo hainbat baserri ingurutan. Bere ikerketaren helburua landa-komunitateen historia aztertzeko bide berriak lantzea da. Horretarako, hiru ardatz nagusi landuko ditugu: herri-lurrak, baserrien banaketa espaziala (toponimia, dokumentazio historikoa eta ahozko iturriak baliatuta) eta nekazaritza formen bilakaera (zundaketa geo-arkeologikoen bidez).

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!