Lourdes Colomok Hernaniko Azeri Bila lasterketa irabazi du

Ataria 2018ko ekainaren 18a

Argazkiak: Urumeako Kronika

Larunbatean Azeri Bila lasterketa herrikoia irabazi zuen zizurkildarrak; bigarrenari minutu eta erdi pasatxoko tartea atera zion.

Lourdes Colomo zizurkildarrak 32 minutu eta 11 segundo behar izan zituen helmugara iristeko, 9 kilometro egin ostean. Nerea Mujika Arregi zarauztarra bigarren izan zen, 00:33:51ko denbora eginda. Hoki Gerrero Moriana hernaniarrak osatu zuen podiuma, Mujika baino bi segundo geroago helmugaratuta.

Bestalde, Iosune Alberdi Urrutia berrobitarra zazpigarren izan zen sailkapen nagusian, 00:35:31ko denbora eginda.

Gizonezkoen mailan, Martin Amilibia Aranburu zumaiarra izan zen azkarrena, 9 kilometroak 00:26:30ean eginda. Ibai Alba hernaniarra izan zen bigarren, eta Victor Madejon irundarra hirugarren. Eskualdeko lehena Dani Eloikili zizurkildarra izan zen, hamargarren, 00:29:31ko marka eginda.

Argazki galeria, Urumeako Kronikaren webgunean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!