Jon Tecedor omendu dute Zizurkilen

Ataria 2018ko eka. 16a, 20:15

Danok Danena Halterofilia taldeko kideek, Jon Tecedorren senide eta lagunek, eta omenaldira gerturatu diren herritarrek une hunkigarriak bizitu dituzte.

Jon Tecedor duela 10 urte hil zen, moto istripuan. Albistearen ondoren Danok Danenakoek omenaldia egin zioten olinpiar jokoetara iritsi zen pultsulari handiari. Gaur, 10. urteurrenean, berriro omendu dute Tecedor. "Eta 20. urteurrenean ere berriro omenduko dugu".

Berarekin halterofilian ibilitako kideak Zizurkilen izan dira. Alde batetik, erakustaldia eskaintzen, eta bestetik, omenaldian parte hartzen.

Hunkigarria izan da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!