Asteazkenean amaituko da Zimiterioko pilota txapelketan izena emateko epea

Ataria 2018ko ekainaren 8a

Ziotza Kirol Elkarteak antolatuta, Zimiterioko binakako Malli Memoriala pilota txapelketaren 16. edizioa jokatuko da aurten. Izena emateko azken eguna ekainaren 13a izango da.

Hastear da Zimiterioko pilota txapelketa. Arrakasta izaten du elizaren ondoko frontoiari bizia emateko sortu zen txapelketa herrikoiak. 2015az geroztik hartu zuen Zimiterioko pilota txapelketak Malli Memorialaren izena, Angel Usabiaga zena gogoratzeko.

Edonork eman dezake izena txapelketan, eta bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu izena ematean. Bikote irabazleak, kopaz gain, 100 euroko saria eta afaria eskuratuko ditu. Txapeldunordeak, berriz, garaikurra, 50 euro eta afari bat. Hirugarren eta laugarren sailkatzen diren bikoteek ere afari bana eskuratuko dute. Lehen bikote zizurkildarrarentzat 30 euroko saria izango da.

Finalak eta hirugarren eta laugarren postuko partidak jaietan jokatuko dira, abuztuaren 16an.

Izena emateko, datorren asteazkena baino lehen bi telefono zenbaki hauetakoren batera deitu beharko da: 671 699 400 edo 695 752 962.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!