Gaur hasiko da Euskaraldiaren aldeko pintxo-potea Zizurkilen

Ataria 2018ko ekainaren 6a

Gaur abiatuko da Euskal Pintxo Potea Elbarrenan. Egarri, Pasus, Txindoki, Izarra eta Beibategi tabernetan izango da.

Ostalariek ere bat egin dute Euskaraldia, euskara bultzatzeko kanpainarekin. Euskal pintxo-pote egunak antolatu dituzte. Elbarrenan hileko lehenengo asteazkenean egitea adostu dute, gaur hasita eta orain arte egiteko ohitura ez zutenez Zizurkil Goian, ostiraletik, ekainaren 8tik aurrera, hileko lehenengo ostiraletan. Zizurkilgo 11 tabernek hartuko dute parte kanpainan datozen asteetan.

Horrez gain, eta giroa sortzen laguntzeko, Trapuzaharrak konpainiaren ETSITA! kale-antzerkiko ikuskizunaz gozatu ahal izango da gaur, Elbarrenako plazan, arratsaldeko 20:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!