Festetan indarrak neurtzen

Irati Saizar Artola 2018ko ekainaren 3a

Halterofilia erakustaldia eskaini dute Danok Danenakoek Zizurkilgo Ugare auzoko jaietan. Gaur amaituko dituzte festak. 

Ostiraletik igandera bitarteko egitaraua antolatu zuten Ugare auzoko festetarako. Goizean, halterofilia, hamaiketakoa eta artisautza azoka izan dira besteak beste. Eguerdian, parrillada egin dute, eta arratsaldean, Bingoan, tokan eta igel jokoan aritzeko aukera izango dute festa giroan ibili nahi dutenek. 19:30ean musika DJak egongo dira, eta suzir trakarekin amaitutzat emango dituzte festak iluntzen duenean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!