Enba sindikatuak antolatu du hitzaldia eta Odon Sobrino ariko da hizketan. Espainiako Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurugiro ministerioaren baitako ingurugiro kudeaketa arloko burua da eta bere eskutik joango dira azalpenak. Abere ustialekuak eta ingurumena izango da gaia.