25. urteurren hunkigarria

Ataria 2018ko maiatzaren 26a

Aiztondo bailaran Senidetze Eguna ospatzen ari dira, Segundo Montes Meanguerako herritarrekin. LLadotik etorritako kataluniarrak ere Zizurkilen dira.

Mikel Arrastoa:

Senidetze Eguna Zizurkilgo udaletxean hasi da, harrera instituzionalarekin. 25 urte hauetako balantzea egin dute bertan, eta besteak beste, ekimenarekin bat egin duten eta gaur egun ez dauden herritarrak izan dituzte gogoan.

Harrera herrikoia 13:00etan izan da, eta 14:00etan bazkaria. Bazkalostean Faltzeseko musika egongo da entzungai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!