Zizurkilgo ikasleek Eskola Agenda 21eko lana aurkeztu dute

Ataria 2018ko maiatzaren 22a

Gaur, 2018ko maiatzaren 22an, aurkeztu diete Pedro Mari Otaño herri eskolako, Zubimusu ikastolako eta San Millan eskolako ikasleek udal ordezkariei eta teknikariei Eskola Agenda 21en baitan egindako lana.

2017-2018 ikasturtean klima aldaketa landu dute ikasgelatan eta lanketa egin ondoren, zenbait konpromiso hartu eta eskaera batzuk egin dizkiote udalari. 

Hurrengo konpromisoak hartu dituzte ikasleek: paper txuri gabeko eguna ospatzea, inguruko azoketan gehiago erostea eta kotxea gutxiago erabiltzea. Udalari egin dizkioten eskaerak, berriz, honakoak izan dira: lurzoru naturaletan ez eraikitzea, autobus gehiago eta merkeagoak jartzea eta azoka egun bat jartzea edota maiztasun bat zehaztea (astero, hilean bitan ala behin...).

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!