Andoni Egañaren hitzaldia, bihar, Atxulondon

Ataria 2018ko maiatzaren 9a

Aurten Maiatza Saltsan ekimena euskararen inguruan ardaztuko dute. Bihar, Andoni Egañak hitzaldia eskainiko du 19:00etatik aurrera Atxulondo kultur etxean.

Euskara, ondo al goaz? izenburua eramango du hitzaldiak. Larunbatean, bestalde, Euskalkien Eguna ospatuko dute herriko elkarteek eta postuak jarri eta euskalki ezberdinetan irakurketa jarraitua egingo dute Joxe Arregi plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!