Maiatzaren 22ra arte egongo da jendaurrean udalak onartutako toponimia agiria

Ataria 2018ko maiatzaren 9a

Zizurkilgo baserri zein eraikinen izenak, auzo, mendi, erreka, ibai eta gainerako elementu fisikoen izenak daude jasota agiri horretan.

>Urte askotako lanaren fruitua izan da, gaia aztertzeko hainbat eragile elkartuta berariaz sortutako batzorde batek egindako proposamenak oinarri gisa hartuta, eta Euskaltzaindia euskararen akademiako Onomastika Batzordeak egindako proposamenak aintzat hartuta.

Zizurkilgo udalbatzak onartu zuen toponimia-agiria martxoaren 7an egindako osoko bilkuran, eta orain maiatzaren 22ra bitartean egongo da dokumentua herritarren eskura, kontsultatu ahal izateko, eta, hala nahi duenak, alegazioak jarri ahal izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!