Alonso Murilloren lanak Plazida Otañon ikusgai

Jon Miranda Labaien 2018ko maiatzaren 8a

Alonso Murillo Villabonako artistaren lanak ikusgai jarri dituzte Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gelan. Margolanak maiatzaren 27ra arte ikusi ahal izango dira.

Guztira, 18 koadro dira Murillok ikusgai jarri dituenak, akuarela eta akrilikoarekin landutakoak. Horiekin batera, haurrentzako egurrez egindako jolasak ere aurkeztu ditu. Lagun batzuekin batera, SUALMA izeneko proiektuaren bidez egiten dituenak.

Gainera, artistarekin batera, akuarela eta akrilikoa lantzeko aukera izango da tailer batean, datorren martxoaren 18an. Tailerra 17:30etik 19:30era eskainiko da Plazida Otaño liburutegian bertan. Artista tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek Zizurkilgo udal bulegoetan eman beharko dute izena, 943 69 12 00 telefono zenbakira deituta edo bestela mezu bat idatzita, kultura@zizurkil.eus helbidera. Parte hartu nahi duten 12 urtez beherako umeek heldu batekin joan beharko dute tailerrera.

Alonsok Amart izena erabiltzen du bere lan artistikoetarako eta Instagramen (Iontxo28) eta Behancen (amart E) ditu bere obrak ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!