Euriari aurre egin diote txirrindulariek

Ataria 2018ko apirilaren 28a

Zizurkilen jokoan izan da txirrindularien Eskola Artekoen II. Lasterketa, tarteka euria gogor ari zuela. Bertan haurren lasterketa herrikoia egin da, eta alebin zein infantilen proba. Tolosaldeko eta Goierriko txirrindulariek hartu dute parte.

Alebinetan, nesketan, lehenengoa Izaro Etxarri (Andoain) eta bigarrengoa Eneritz Goikoetxea (Limousin) izan dira. Mutiletan, lehenengoa Amets Mujika (Ampo) eta bigarrengoa Oihan Amilibia (Andoain) izan dira. Infantil mailara dagokionez, nesketan Amaia Astarloa (Limousin) eta Arene Perez (Ampo) izan dira lehen eta bigarren. Mutiletan, Urko Vidal (Limousin) eta Eneko Arozena (Limousin) izan dira bi azkarrenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!