Paperezko arrosak, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ataria 2018ko apirilaren 24a

Bi urte bete berri ditu Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiak eta Liburuaren Nazioarteko Egunean papiroflexia saioa antolatu zuen astelehenean.

Daniel Dorronsoro zizurkildarra, Liburuaren Nazioarteko Egunean Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian izan zen 17:00etatik 19:00etara bitartean. Papiroflexiazko loreak egiten erakutsi zien bertaratutako haur eta helduei; Gero oparitan eraman ahal izan zuen norberak egindako arrosa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!