Moda, jabekuntza feministarako tresna ere badela sinistuta, gorputz ikusezinak ikustarazteko joskintza tailerra izango da. Helburu hauek izango ditu ikastaroak: gure gorputzaz jabetu eta gozatzea; gure sormena jostea eta gorpuztea (formetan, koloreetan, ehunean...), gure izaera, pentsamenduak, emozioak aldarrikatzen dituzten jantziak josten eta pertsonalizatzen ikasiko dute; eta moda jasangarria janztea.