Nagore Gallastegik eta Fabian Castrok irabazi dute III. Txakur Krosa

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko api. 14a, 19:56

Ordu erdiz atzeratu behar izan dute Zizurkilgo III. Txakur Krosa. 18:00etan ziren ateratzekoak, baina 18 gradu egiten zituen, eta termometroa 17 gradutara jaistera itxaron behar izan dute. Fabian Castro eta Luna txakurra izan dira azkarrenak 19 minutu eta 39 segundo eginaz. Nagore Gallastegik eta Datx txakurrak 24 minutu eta 38 segundo behar izan dituzte 6 kilometroak egiteko.

Lokatza zen nagusi gaur, Zizurkilgo III. Txakur Krosaren ibilbidean. Aurten lehen aldiz plazan hasi eta bukatu dute 6 kilometroko lasterketa. 44 partaide izan ditu krosak.

Gizonezkoetan Fabian Castro eta Luna txakurra izan dira azkarrenak 19 minutu eta 39 segundorekin, eta Euskadiko txapela ere jantzi dute. Andoni Isusi eta Tyson txakurra izan dira bigarrenak 19 minutu eta 55 segundorekin, eta hirugarrenak Jon Amas eta Jero txakurra izan dira, 19 minutu eta 58 segundorekin.

Emakumezkoetan Nagore Gallastegi eta Datx txakurra izan dira lehenak 24 minutu eta 38 segundorekin, Nerea Goikoetxea eta Gar txakurra bigarren egin dute 25 minutu eta 47 segundorekin, eta Bakarne Almazan eta Adam txakurra hirugarrenak izan dira 26 minutu eta 11 segundorekin.

Sailkapen guztia hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!