Talde feministako kideek genero ikuspegiko ipuin bat kontatu dute. Nesken autoestimua indartzea du helburu kontakizunak.
Iazko ipuin kontaketa oso arrakastatsua izan zen eta aurtengoa ere hala izan da. Jende asko gerturatu da. Aiztondoko Plazida Otaño liburutegia eta bailarako gurasoak dira Ipuinen unibertsoa familian ekimenaren antolatzaileak.