Apirilaren 3an eta 4an Askizura irteera egingo du Gaztezulok

Ataria 2018ko martxoaren 22a

Zizurkilgo Gaztezulok bi eguneko irteera antolatu du Getariako Askizu aterpetxera. 12-17 urte arteko gazteei zuzendutako ekimena da.

Apirilaren 3an, goizeko 11:00etan aterako da autobusa Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik, eta itzulera apirilaren 4an izango da, 19:00ak aldera. Izena eman nahi dutenek Zizurkilgo udal bulegoetan edo Gaztezulon bertan egin dezakete, 626 62 31 07 telefono zenbakian.

Irteeraren prezioa 20 eurokoa izango da. Izena emateko garaian bertan egin beharko da ordainketa, eta gurasoen baimena ere aurkeztu beharko da. Irteeran parte hartuko duten gazteek honako material hau eraman beharko dute: baimena, bazkaria eta merienda (1. egunerako), lotarako zakua, aldatzeko arropa eta bainujantzia eta toalla

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!