Martxoaren 24an VII. Gazte eguna Zizurkilen

Ataria 2018ko martxoaren 16a

Txepetxa gazte asanbladak antolatu du eguna zazpigarren aldiz eta egun osoko egitaraua izango da. Egunean zehar ekintza guztiak kuadrillaka puntuatuko dira, eta egunaren amaieran kuadrilla irabazlea izendatuko da.

Hau da, VII. Gazte egunerako antolatu duten egitaraua:

11:00. Txepetxaren jaitsiera.

Goizean zehar. Patata tortilla lehiaketa, toka eta pala txapelketak. Izen ematea eta antolaketa egunean bertan egingo dira.

12:30. Tortilla dastaketa eta sari banaketa. Txotxaz lagunduta, Zabala sagardotegiaren eskutik. Edalontzia, euro 1.

Ondoren. Taldeko argazkia. 

14:00. Gazte bazkaria Zimiterioan. Bazkarirako izena aldez aurretik eman beharko da. Helduak 20 euro eta 18 urtetik beherako gazteak 15 euro.

Bazkalostean. Bingoa eta soka apustua (zenbat metro ditu sokak).

17:30. Aulki jokoa, mimika eta kaxen proba (kaxetan zer dagoen asmatu beharko da begiak estalita).

20:30. Solomo afaria. Bokatak Zentro kanpoaldean, 4 euroan.

21:30. Fan&Go taldearen emanaldia Zimiterioan. DJ Sorpresa zentroan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!