Otaegi eta Irazu, Urrezko Binakako Aizkolari txapelketako jardunaldian

Ataria 2018ko urtarrilaren 19a

Larunbatean, urtarrilaren 20an, 18:30ean Zizurkilgo Intxaur frontoian ospatuko da jardunaldia eta herriko bi ordezkarik parte hartuko dute.

Joseba Otaegik Ugaitz Mugertza mutrikuarra izango du lagun, eta Jon Irazuk, berriz, Xabier Zaldua zumarragarra. Horrez gain, Urrezko Aizkolari Emakumeen Banakako txapelketa ere jokatuko da, Irune Izkue eta Irati Astondoa aurrez aurre jarriz.

Azkenik, Urrezko Harri-jasotze txapelketa ere izango da, Jon Unanue Goenatxo III.aren eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!