'Barruko denbora' erakusketa ikusgai

Ataria 2018ko urtarrilaren 17a

Plazida Otaño liburutegian izango da ikusgai erakusketa urtarrilaren 26ra arte eta egun horretan, arte lanen egileak, Idoia Beratarbidek artista tailerra eskainiko du. Izen emateak, hilaren 22ra arte egin daitezke, Zizurkilgo udal bulegoetan. Adin guztietako pertsonei irekia dago eta 12 urtez beherakoek heldu batekin joan beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!