Martxan dauden helduen ikastaroetan izena emateko aukera

Ataria 2018ko urtarrilaren 9a

Zizurkilgo udaleko kultura saioak herrian martxan dauden ikastaroetan izena emateko aukera zabaldu du herritarren artean. Informazio gehiago edo izena eman nahi duenak Joxe Arregi plazako udal bulegoetan izango du edo bestela, 943 69 10 12 telefonoan.

Atxulondo kultur etxean:

- Patchwork: asteazkenetan 18:00etik 20:00etara. Prezioa 80 euro.

- Sabel dantza: astelehenetan 19:00etatik 20:30era. Prezioa 110 euro.

- Forman jar zaitez: astelehen eta ostiraletan 17:55etik 18:55era. Prezioa 105 euro.

- Zumba: astearte eta ostegunetan 19:40etik 20:40era. Prezioa 105 euro.

Plazida Otaño liburutegian:

- Ingelesezko mintza praktika: asteazkenetan 18:30etik 20:00etara. First maila, 100 euro.

Iriarte kultur etxean:

- Eskulanak: ostiraletan 15:00etatik 17:00etara. Prezioa 80 euro.

- Helduentzat gimnasia: astelehen eta asteazkenetan 11:15ean. Prezioa, erretiratuek 80 euro, ez direnek 90 euro.

- Memoria tailerra: asteazkenetan 18:30etik 20:00etara. Prezioa, 80 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!