Ipuinen unibertsoa familian eta bertsotan

Tolosaldeko Ataria 2018ko urt. 2a, 16:21

Ipuinak eta bertsolaritza uztartuko dituzte, urtarrilaren 4an, osteguna, 17:30ean Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian.

Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolariek ipuinak bertsotan abestuko dituzte eta Felix Artola gai jartzaileak jarriko dien hariari segika jardungo dute. Irudimenak eta melodiak bat egingo dute saio honetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!