Ondoren, 19:30ean, txirrindulariekin solasaldia egongo da eta azken 40 urtetan txirrindularitzak izan duen eboluzioa aztertuko dute. Kirolari hauek hartuko dute parte: Txomin Perurena, Marino Lejarreta, Abraham Olano, Joseba Beloki, Mikel Astarloza, Haimar Zubeldia, Mikel Nieve, Mikel Landa eta Irene Caminos. Arritxu Iribar izango da moderatzailea.