Aurkezpen bikoitza ostegunean, Hernandorena kultur elkartearen eskutik

Ataria 2017ko azaroaren 21a

Azaroaren 23an, ostegunean, Atxulondo kultur etxean egingo dute aurkezpena 19:00etan eta Pagamuño auzoan dagoen Elbarrenako eskolaren inguruko lana eta Arantzazuko amaren elizan apaiz egondako Bartolome Auzmendiren artxibo dokumentala aurkeztuko dituzte.

Espainiako II. Errepublika garaian, 1933ko azaroaren 23an inauguratu zuten Elbarrenako eskola. Hernandorena kultur elkarteak, eskola sortu bitarteko urteak aztertu ditu eta 1936ko estatu kolpera bitarteko garaira arte jasotakoak bildu ditu ikerlanean.

Horrekin batera, Bartolome Auzmendi apaizak Zizurkilgo baserri, herriko jai, irteera, ezkontza eta jaunartzeetan ateratako argazkiak digitalizatu ditu elkarteak eta baita 20 alez osatutako bideoteka berreskuratu.

Lan horiek denak Hernandorenaren webgune osatuan jasota geratu dira eta osteguneko aurkezpenean horren inguruko argibideak emango dituzte elkarteko kideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!