Euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzea helburu

Ataria 2017ko urriaren 21a

AIZTONDORA EGUNA 2017 1 1508614764703
AIZTONDORA EGUNA 2017 2 1508614773063
AIZTONDORA EGUNA 2017 3 1508614780257
AIZTONDORA EGUNA 2017 4 1508614786922
AIZTONDORA EGUNA 2017 5 1508614793077
AIZTONDORA EGUNA 2017 6 1508614800634
AIZTONDORA EGUNA 2017 7 1508614815856
AIZTONDORA EGUNA 2017 8 1508614842447
AIZTONDORA EGUNA 2017 9 1508614848661
AIZTONDORA EGUNA 2017 10 1508614855651

Aiztondora Eguna egin dute gaur Zizurkilen, euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko. Nekane Txapartegik egindako bideo bat ere eskaini dute.

Ekitaldi politiko hunkigarria egin dute Zizurkilgo Aiztondora Egunean; lehenik eta behin, Aiztondoko Udaletako zinegotzi eta alkateak igo dira oholtza gainera eta euskal presoek jasaten dituzten eskubide urraketak salatu dituzte: "Astebururo, milaka kilometro egitera behartzen dituzte euskal presoen senideak. Arriskuaz gain, sekulako ahalegin ekonomikoa eskatzen diete eta preso horiek seme-alabak dituzten kasuetan bikoiztu egiten da ankerkeria", azaldu dute.

Ondoren, Aiztondoko euskal preso politikoen senideak igo dira oholtza gainera, eta astebururo beren senideak ikusteko egin behar duten bidaiaren kronika egin dute. Ondoren, dantzariek Agurra dantzatu diete, eta oroigarriak ere banatu dizkiete.

Azkenik, Zuricheko bidaian ateratako argazkien bideo proiekzioa eskaini dute; irailaren amaieran manifestazioa egin zuten Zurichen Nekane Txapartegiren askatasunaren alde, eta bertako irudiekin osatu dute bideoa. Nekane Txapartegik berak ere hainbat bideo bidali dizkiete gerturatutakoei, eta eskerrak eman dizkiete urte hauetan eskainitako babesagatik.

Ekitaldiaren ondoren, jan-edana eskaini dute gerturatutakoentzat, eta Unai Mendizabal, Beñat Iguaran eta Haritz Mujikak zuzeneko musika ere jo dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!